XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zuzentzeko orduan utzi beren orriak, edo lagunarekin trukatu ditzatela.
Kontura zaitez 3. problema (marrazkia) zeuk zuzendu behar duzula.
- Urtearen hasieran agian, egunero erabiltzea nahiko duzu, ikasleak klasera garaiz etortzeko ohitura har dezaten, gero astean behingo ordutegira pasatuz.
Alternatiba gisara, astean hiru egunetan ere erabiltzen da: astelehenetan 1. problema (arrazonatu) eta 4. problema, asteazkenetan 2. problema (ebatzi) eta 4. problema (beste bat) eta azkenik ostiraletan 3. problema (marraztu) eta beste 4. problema bat.
- Zuzentzeko garaian, denon artean prozedura desberdinak eztabaidatu, eta aztertu zuzen eta oker daudenak, irakasleak galdera egoki batzuen 3 bidez partaidetza bultzatuz:
- Nola egin duzu?
- Zein zailtasun izan dituzu eta nola gainditu dituzu?
- Egiteko beste biderik ba al zegoen?
- Soluzio bakarra al dago?
- Inork beste era batera egin al du?
- Zein arrazonamendu erabili duzu?
- Erantzuna ongi dago, baina zergatik?
- Egiazta ezazu hipotesi hori.
- Ziur al zaude? Pentsa ezazu hobeto.
- Zein urrats eman dituzu?
- Azkarrago egiterik ba al zegoen?
- Non egon da zure errua?